Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du datozen lau urteetako Kutxabankeko gizarte ekintzaren antolakuntzan parte hartuko, erakundeak "bazterketa politikoa" mantentzen duen bitartean. Aldundiak nahiz Donostiako Udalak Kutxabankeko Administrazio Kontseilura ez joatea erabaki dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar batean jakinarazi duenez, ostegunean EAJk, PSE-EEk, PPk eta UPDk kutxen biltzarrak atzeratzearen inguruan hartutako erabakiak Bildu "erabakien arlotik urruntzea bilatzen du".
"Gizarte ekintzaren antolakuntzaren burua datorren Administrazio Kontseilua izan behar da, eta ez legez kontrakoa den eta oinarri bezala Gipuzkoako indar politiko nagusia baztertzea duen hori", aldundiaren arabera.