Gipuzkoakoiruzur fiskalaren %80 bi zerga mota zehatzetan atzeman dute Ogasuneko ikuskariek: balio erantsiaren gaineko zergan eta sozietate zergan. Helena Franco Ogasun ahaldunak jakinarazi zituen datuak atzo, eta urtea amaitzen denean azterketa zehatz bat egingo dutela aurreratu zuen.
Errenta zergan dagoen iruzur kopurua «nabarmen txikiagoa» dela azaldu zuen, eta, oro har, modulu bidezko aitorpenetan eta etxebizitza alokairu edo salerosketan gertatu ohi da. Iruzurrari aurre egiteko «prebentzio lan handiagoa» eskatu zuen Ogasun ahaldunak.
Gipuzkoako iruzurraren %80, BEZean eta sozietate zergan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu