EKONOMIA

Gipuzkoako ontzioletako langileek elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroa etzi dira biltzekoak Joaquin Almunia EBko Lehia komisarioarekin, ontziolen laguntzen inguruan.

Arnaitz Lasarte.
2013ko uztailaren 9a
13:56
Entzun

Gipuzkoako eta Bizkaiko ontzioletako langileek haien lanpostuak arriskuan ikusten dituzte, eta Joaquin Almunia EBko Lehia komisarioari "presio egiteko" mobilizazioak egiten jarraitzen dute. Eguerdian, elkarretaratzeak egin dituzte Gipuzkoako ontzioletako langileek, Zumaiako Balenciaga eta Pasaiako Zamakona lantegien aurrean. Etziko, berriz, Espainiako eta Galiziako ontziolekin batera, lau orduko lanuzteak iragarri dituzte. 11:30ean manifestazio bat aterako da Sestaoko La Naval ontziolatik (Bizkaia).

Almuniak duela bi aste esan zuen 2005 eta 2011 bitartean tax lease sistema bidez jasotako laguntzak legez kanpokoak zirela eta 2.800 milioi euro inguru itzuli egin beharko zituztela inbertsiogileek eta ontzijabeek. Jaurlaritzaren arabera, 1.000 milioi euro dira Gipuzkoako eta Bizkaiko ontzioletako kontratuen bidez emandakoak. Hala, ontzigintza sektorea kolokan geldituko litzatekeela uste dute. Egun, Bizkaian eta Gipuzkoan, zuzenean edo zeharka, 14.000 lanpostu inguru daude sektorean. Behin betiko erabakia uztailaren 17an du ematekoa Europako Batzordeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.