Ekonomia

Gipuzkoako PSE-EEk ez du sozietateen zerga %30ekoa izatea onartuko

EAJk eta EAk Batzar Nagusietan alderdi baten babesa beharko dute, baina guztiak kontra dauzkate.

2007ko irailaren 5a
15:56
Entzun
Atzo EAJk eta EAk Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernu kontseiluan herrialdeko sozietateen zerga %30ekoa izatea hitzartu eta gero PSE-EEk haiekin negoziatzeko jarrera agertu bazuen arren, gaur esan du ez duela proposamena babestuko Batzar Nagusietan. Hala esan du gaur Miguel Buen Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak, eta zerga %32,5ekoa izatea nahi dutela, maiatzeko foru hauteskundeetan proposatu zuten bezala. Horretaz gain, kenkariak gehitzea ere nahi dute sozialistek.

EAJk eta EAk ez dute gehiengo osoa Batzar Nagusietan, eta alderdi baten babesa beharko dute. Aralar eta EB ere, ordea, haien proposamenaren kontra daude, zerga tasa handiagoa nahi dutelako. PP ere ez dago ados; honek txikiagoa nahi du.

Bizkaiko eta Arabako batzar nagusietan onartua dute sozietateen zerga: %28koa bietan, EAJren eta PPren botoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.