ekonomia

Gipuzkoako zenbait kirol portuko 20 teknikariren kaleratzea bideratzea egotzi dio ELAk Jaurlaritzari

2010eko abenduaren 28a
16:50
Entzun
Getaria, Orio, Donostia eta Hondarribiko kirol portuetako mantenu teknikariak kaleratzeko "azpilan legala" egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari ELA sindikatuak. Jaurlaritzak langile horiek behar egiten duten enpresa kontratatuta zeukan lanok eramateko. Guztira hogei lagun dira, eta abenduaren 31n kalera joango direla zioen eskutitz bat jaso zuten, gobernuak beste enpresa batekin egin duelako hitzarmena. Segurtasun kontratu bat aukeratu du Jaurlaritzak, segurtasuneko langilea nahi zituztela argudiatuta.

ELAk salatu duenez, segurtasunaren aitzakian kalera bidaliko ditu hogei langileak. Ekainean beharginen lan baldintzak nabarmen hobetuko zituen hitzarmena sinatu zuten Gipuzkoako kiroldegien instalazioetako kolektiboak. ELAk adierazi du baldintza kaskarragoetan egongo diren langileak hartuko dituztela orain, "merkeago" izango direlako Jaurlaritzarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.