ekonomia

Gipuzkoan 2.000 enpresa eta 27.000 lanpostu galdu dira krisia hasi zenetik

Adegi patronalak gaur goizean emandako datuen arabera, iaz 531 enpresa desagertu ziren. Aurten uste dute 3.000 lagun geratuko direla lanik gabe, eta martxoan 52.000 lagun baino gehiago izango direla.

Maite Alustiza.
2013ko urtarrilaren 31
11:41
Entzun

Eskaria ahultzen ari da eta finantziazioa ez da iristen. Enpresek patronalari azaldu diotenez, salmentek beheranko joerari eusten diote, eta 2009tik nazioarteko salmentak ere jaitsi egin dira.

Gipuzkoan BPGa %1 gutxitu da, eta aurten %0,7 jaistea aurreikusi dute.Jose Miguel Aierza Adegiko idazkariaren arabera, Gipuzkoako enpresen arazo nagusia lehiakortasun eza da, eta hori, lan kostuak igotzeak ekarri du gehienbat. Azken 15 urteetan Alemanian baino %20 gehiago igo dira lan kostuak.

Arazo hori konpondu ezean, enpresa gehiago suntsituko direla ohartarazi dute. Aierzak dioenez, "maileguaren iturria" lehortzeak zailtasunak ekarri dizkie enpresei. Horregatik, egoerari "presazko irtenbidea" emateko deia egin diete finantza erakundeei, eman diezaietela kreditua enpresei.

Itun kolektiboen negoziazioak

Hitzarmen kolektiboen gainean ere hitz egin du Adegik. Gogorarazi du metalgintzako itunerako bere proposamenak soldatak eta lanaldia mantentzen dituela, eta ez dela egia batzuek esaten dutenean soldatak jaitsi nahi dituztela. "Zergatik ez dute sindikatuek gure proposamena onartzen?

Adegik dio hitzarmen horrekin Gipuzkoan Araban baino %32 gehiago kobratuko luketela langileek, eta Bizkaian baino %24 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.