Ekonomia

Gipuzkoan sozietate zergaz oraindik akordiorik egon ez izana kritikatu du PSE-EEk

Miguel Buen sozialistak eta Markel Olano ahaldun nagusiak bilera egin dute gaur. Diputatuen kontseiluak bihar onartuko du herrialdeko sozietate zerga mota.

2007ko irailaren 3a
18:13
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak bihar onartuko du herrialdeko sozietate zerga, eta Miguel Buen PSE-EEren idazkari nagusiak oraindik akordiorik egon ez izana kritikatu du. Markel Olano ahaldun nagusiarekin (EAJ) bilera egin ondoren egin du kritika Buenek. "Ez dakite zer zerga mota onartuko duten, ezta zer babes jasoko lituzketen ere", adierazi du Buenek.

PSE-EEk maiatzeko foru hauteskundeetan %32,5eko tasaren alde egin zuen, eta EAJk %28koa nahi du, Bizkaian eta Araban onartu duten bezala. EAJk Gipuzkoan ere PPren babesa behar badu, "Olanok ez luke horregatik lotsatu beharko, boto horiek zilegitasuna baitute", adierazi du Buenek. Dena dela, esan duenez, Bizkaiko eta Arabako erabakien kontra parte sartuko du Errioxako erkidegoak, "eta, beraz, ez dago egonkortasunaren bermerik".

EAren kontra ere egin du Gipuzkoako PSE-EEk, "zerga jaitsi nahi ez duen arren, Jaurlaritzan eta [EAE] hiru diputazioetan %28ko zerga defenditzen duen alderdiarekin [EAJrekin] ari delako gobernatzen".

Aralar ere jaitsieraren kontra

Rebeka Ubera Aralarren Gipuzkoako batzarkideak esan du bere alderdia zerga tasaren jaitsieraren kontra dagoela (%32koa da gaurkoa), nahiz eta onartu duen prest leudekeela enpresa txikiei jaitsieraren bat egin-ez aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.