ERRENTA ZERGA
•Errenta handiak. Beste bi tarte. 120.000 eurotik aurrera %47 ordainduko dute, eta 175.000 eurotik gora, %50. Orain tasa handiena %45 da.
•Aurrezkia. 1.500 euro arte orain bezala jarraituko du, %20. Hortik gora %24ko tasa ezarriko zaio zerga oinarrian.
•Etxebizitza. Ohiko etxebizitza erosteagatik %15eko kenkaria (gaur egun, %18), eta 30.000 euroko kreditu fiskala (36.000 euro orain).
•BGAE. Asko jota, 5.000 euro arteko ekarpenek izango dute kenkaria (8.000 euro orain). 65 urtetik gora ekarpenik ezingo da egin.
•Sindikatuak. Kuotan kenkaria izatetik zerga oinarriari kentzera pasatzea.
ONDARE ZERGA
•Helburua. 2011. eta 2012. urteetarako berriro indarrean jartzea.
•Tarifa. 2008. urtean indarrean zegoena.
•Ezaugarriak. Ohiko etxebizitzan 300.000 euro arte salbuetsita. Betebehar pertsonalari dagokionez, 600.000 euroko murrizketa (204.000 euro ziren 2008. urtean).
OINORDETZA ZERGA
•Aldaketa. Ahaide zuzenen eta senar-emazteen arteko herentzia eta dohaintzak zergapetzea —orain arte eskualdaketa horiek ez zuten zergarik ordain-tzen—, baina kasu berri horientzat 220.000 euroko murrizketa orokorra ezartzea .