LAB eta CCOO sindikatuek protestak hasi dituzte gaur Gizargi enpresako langileen "egoera txarra" salatzeko. Gaur egin dute lehenengo protesta, eta ekainaren 1ean izango da hurrengoa Donosian, 12.00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrealdean.
Genero indarkeria jasaten duten emakumeekin eta horien kargu dauden haurrekin lan egiten du Gizargik, eta euren lan zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu bat da.
Bi sindikatuek salatu dutenez, Gizargi enpresak zerbitzuaren kudeaketa hasi zutenetik "kolektiboaren beharrekiko sentsibilizazio falta izugarria" azaldu du eta, ondorioz, baita "langile horien lanarekiko interes eta laguntza eza" ere.
"Langileek egunerokotasunean ez dute informaziorik eta argitasunik izan, eta mehatxu burutsu eta estaliak ohikoak izan dira. Egoera hori izanik, estresa, frustrazioa, ezintasuna, segurtasunik eza, beldurra, mesfidantza, urduritasuna eta haserrea sortzeaz gain, lanerako motibazioa galera nagusitu dira Gizargiko langileen artean", salatu dute.