Ekonomia

Gizarte ekonomiako bost elkartek EGES sarea sortu dute

67.600 langile biltzen ditu, eta kalitatezko enplegu iraunkorra sustatuko du. Konfekoop, ASLE, EHLABE, Gizatea eta Reas-ek osatzen dute EGES.

Lander Muñagorri Garmendia.
2015eko martxoaren 25a
11:59
Entzun

Munduan ez dago gizarte ekonomiaren presentzia hain handia duen beste lekurik. Hala azaldu du Josetxo Hernandez Duñabeitia ASLEko kudeatzaileak. Gainerako herrialdeetako daturik ez du eman, baina Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak azpimarratu ditu. 70.600 langilek baino gehiagok lan egiten dute gizarte ekonomian, EAEko enpleguaren %8,26. Datu adierazgarria dela esan du, eta, gizarte ekonomia are gehiago sustatzeko, arlo horretan lan egiten duten bost elkarte elkartu egin dira Euskal Gizarte Ekonomia Sarea (EGES) osatzeko. Bertan bildu dira Konfekoop, ASLE, EHLABE, Gizatea eta Reas erakundeak. Guztien artean 67.600 langile —gizarte ekonomian dauden gehienak— eta 9.400 milioi euroren fakturazio datuak lortzen dituzte. Elkartea gaur goizean aurkeztu dute, Bilbon.

Sarea sortzeko ideia 2012an abiatu zela adierazi du Javier Goienetxea Konfekoopeko presidenteak. Orduan atera zen ideia, eta bigarren urratsa Lekeitioko txoko batean biltzea izan zen. Asmoa garbia zen: kalitatezko enplegua sustatzea. “Gizarte ekonomiaren hazkundeak Euskadiren orainarentzat zein haren etorkizuneko garapenarentzat dituen onurak euskal gizarteari zein haren eragile instituzional, politiko eta sozialei ezagutzera ematea da gure nahia”. Hain zuzen, enpresa eta garapenaren eredu “onenak” dituztelako, Goienetxearen esanetan, eta garbi utzi nahi izan dute eredu horren hazkundeak “gizartean eta ingurumenean duen hobekuntza” ekarriko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.