2012ko aurrekontu murriztaileak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak gaur, eta guztira 10.449 milioi euro gastatzea erabaki du, aurten baino %1 gutxiago —ehun milioi gutxiago—. Murrizketak sail ia gehienetan antzemango dira, eta berritasuna da gizarte laguntzak jaitsi egingo direla. Besteak beste, oinarrizko errenta, larrialdi sozialekoa eta familiek jasotzen dituzten beste laguntza batzuk gutxituko dira. Inflazioa kontuan hartuta galera %10 ingurukoa izango da.
Aurrezkiaren zati bat bizkartzainen gastuan etorriko da: aurten baino 42 milioi euro gutxiago bideratuko ditu horretara.
Aurretik iragarri zuen moduan, datorren urtean ere langile publikoen soldatak ez igotzea erabaki du Jaurlaritzak.
Aurrekontu egitasmoari Eusko Legebiltzarrak eman beharko dio balekoa.