Gizarte laguntzen onuradunak %50 handitu dira, baldintzak zorroztu arren

2012ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Oposizioko legebiltzarkide zen garaietan zeregin garrantzitsua izan zuen Gemma Zabaletak gizarte laguntzen sistema eraikitzeko prozesu legegilean. Aldaketa gehienak jeltzaleen eta sozialisten akordioaren ondorioz iritsi ziren. Bide hori amaitu da legealdi honetan, Zabaleta sailburu izan denean. PSE-EEk eta PPk gizarte laguntzak jasotzeko betebeharrak zorroztea erabaki zuten.

Gutxieneko diru sarrerak bermatzeko errentaren sarbidea estutzeaz gain, sistemaren kontrola ere eskuz aldatu zen, eta Lanbide enplegu zerbitzuaren ardurapean geratu zen. Ustezko iruzurgileen aurkako borroka lehentasuna izan da Lan Sailarentzat, eta 7.000 laguni baino gehiagori ordaina kendu die azken urtean. Hala ere, krisiaren erruz goia jo du errenta kobratzen dutenen kopuruak. PSE-EE gobernuan sartu zenetik, %50 handitu dira onuradunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.