Uztailean abiatu zuen Poliziak Plastic operazioa. Enpresa batek Gizarte Segurantzari 185.403 euro ordaindu ez, eta ustez bertako langileek langabezia saria —guztira 56.425 euro— jaso zutelakoan atxilotu dituzte hamarrak.
Nafarroan sei lagun atzeman dituzte; bat Bilbon, eta beste bat Irunen. Horrez gain, beste pertsona bat atxilotu dute Santanderren (Espainia), operazio berari lotuta. Topatu ez dituzten beste hiru laguni, berriz, iruzur egitea eta agiriak faltsutzea ere leporatu diete.
Ikerketaren arabera, Gizarte Segurantzak antzeman zuen enpresa bat lehen garagardo lantegi bat zenaren eraikina erabiltzen ari zela Aranon (Nafarroa), ustez egurra lantzeko. 2010ean eraikina erostekoak ziren enpresariak, baina ordainketa egin ez zela-eta, azkenean garagardo enpresak ez zuen eraikina saldu. Auzibidean dago salmenta hura.
Gizarte Segurantzaren ustez, atxilotuek enpresa sare bat sortu zuten merkataritza jarduerak ezkutatzteko.