Sos Deiek jakinarazi dutenez, baserri bateko lurretan lanean ari zela hil da gizonezko bat Aramaion, Oletatik gertu (Araba). 12:20 aldera, pinu batek jo du 47 urteko gizona, eta hiru eta bost metro bitartean bota du maldan behera.
Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute gizona onik atera.