76 urteko gizonezko bat hil da Hernaniko Ereñotzu auzoan (Gipuzkoa), nekazaritza lanetan ari zela. Lanean ari zen makina irauli egin da, eta azpian harrapatuta geratuta da. Ertzaintzak jakinarazi du istripuaren berri 12:40ak aldera izan duela.
Langile bat zauritu da Atxondon, makina batek harrapatuta
Atxondoko (Bizkaia) enpresa bateko langile bat besoan zauritu da gaur goizean; inprimatze makina batek harrapatu du. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi du gertaera 08:22ean izan dela, eta oraindik ez dute argitu nola gertatu den.
Zauritutakoa Galdakaoko ospitalera eraman dute, helikopteroz.