Lan istripuak

Gizon bat hil da lan istripuz Agurainen

Pneumatiko baten eztandak 68 urteko gizon bat hil du, eta beste bi pertsona larri zauritu. Nekazaritzarako makineriako Cariñanos lantegian gertatu da ezbeharra, Agurainen (Araba), Gurutzebide industrialdean.

Irailean 26 urteko behargin bat hil zen Lezon (Gipuzkoa), eztanda egin zuen pneumatiko baten erruz. BERRIA
Irune Lasa.
2019ko abenduaren 19a
09:30
Entzun

Lehertutako pneumatiko batek gizon baten heriotza eragin du gaur 13:30 inguruan Agurainen (Araba), eta beste bi lagun larri zauritu ditu. EITBren arabera, Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra Gurutzebide industrialdean gertatu da, Cariñanos nekazaritzarako makineriako lantegian: traktore baten pneumatikoa lehertu egin zaio biktimari, hura puzten ari zela. Hildakoa aguraindarra zen, eta 68 urte zituen. Larri zauritutako bi pertsonak Gasteizko Santiago ospitalera eraman dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.