LAN ISTRIPUA

Gizon bat hil da Uztaritzen, adarrak mozten ari zela

Iduriz, palarekin ari zela adar bat erori zaio bularraren gainera. Hildakoa 37 urteko Kanboko artisau bat da. Jendarmeek erran dutenaz, segurtasun baldintzak ez ziren beteak.

2011ko otsailaren 19a
18:04
Entzun
Gaur goizean gizon bat hil da Uztaritzen (Lapurdi), Leihorrondoko bidean, basoan lanean ari zela. Iduriz, adarrak mozten ari zen gizona, eta horietako bat bularrera erori zaionean hil da, 07:40ean. 37 urte zituen hildakoak, artisaua zen, Kanbokoa. Artisaua baratzegintzaz arduratzen den enpresa bateko langilea zen. Etxeko jabeak daukan pala mekaniko batek atxikitzen zion adarrari mozten zuenean, eta, jabeak eskaini lekukotasunaren arabera, palak adarra askatu duenean izan da istripua.

Jendarmeek erran dutenaz, segurtasun baldintzak ez ziren beteak. Enpresako jabeak suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak laster deitu dituen arren, istripua izan den lekura iritsi direnean gizona hilda zegoen. Medikua ordu batez aritu dira bihotzeko masajeak egiten, baina ezin izan dute gizona salbatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.