Gizonek baino %30 gutxiago irabazten dute emakumeek

Hego Euskal Herrian batez besteko soldata garbia 1.400 euro ingurukoa da, INEren arabera

Erredakzioa
2009ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak agerian utzi ditu INE Espainiako Estatistika Erakundeak kaleratu berri duen datu sortak. Haren arabera, Hego Euskal Herrian, emakumeen batez besteko soldatak gizonenak baino %30 txikiagoak dira.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileek, batez beste, 23.893 euroko soldata gordina poltsikoratzen dute urtearen amaieran. Gizonak badira, batez bestekoa baino zerbait gehiago jasoko dute, 26.911 euro; eta emakumeak badira, zerbait gutxiago, 19.772 euro hain zuzen.

Nafarroako langileek, berriz, oro har EAEkoek baino soldata txikiagoak dituzte, INEren arabera. Han, urteko batez besteko soldata gordina 22.219 eurokoa da; 25.273 eurokoa gizonena eta 18.129 eurokoa emakumeena.

Zifra horiek, ordea, soldata gordinei dagozkie. Hau da, hilabetearen amaieran langile batek kobratuko duena kalkulatzeko, hamalau ordainsari-hamabi hilabeteetako soldatak gehi aparteko bi ordainsari- eta zergak ere kontuan hartu beharko direla. Horiek horrela, Hego Euskal Herriko langileek, batez beste, 1.400 euro inguruko soldatakobratzen dute hilabetearen amaieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.