lan istripua

Gizonezko bat hil da Beasainen, soroan istripua izanda

Lurra xehetzeko makinarekin lanean ari zen, Ertzaintzaren arabera.

goierrikohitza.info
2009ko urriaren 1a
14:17
Entzun
Beasaingo Gudugarreta auzoan (Gipuzkoa) 67 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean goierrikohitza.info-k dioenez. 11:00ak inguruan istripua izan du soroan lanean ari zela. Herrizaingo Sailak zehaztu duenez, rotabatore makina batekin ari zen soroko lanetan. Lurra xehetzeko erabiltzen da tresna mekaniko hori.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 65. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu zirela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.