GMk 1.300 milioi dolar irabazi ditu hiru hilabetean
WASHINGTON. Martxotik ekainera bitartean 1.300 milioi dolar irabazi ditu General Motors AEBetako autogileak. Lehen hiruhilekoan beste 865 milioi eskuratu zituen. Chris Liddell finantza zuzendariak azaldu duenez, konpainia «oso harro» dago egindako aurrerapenaz, eta finkatutako helburuak erdiesten ari dela gaineratu du. Joan den urtean, porrot egin zuen autogileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu