Teknologia berriak

Googlek Motorola Mobility erosi du

8.724 milioi euro ordaindu ditu. Erosketa horren bidez, bere gailu propioak sortu eta Android sistema indartu nahi du Googlek, Motorolaren milaka patenteez jabetuta.3

2011ko abuztuaren 15a
17:27
Entzun

12.500 milioi dolar (8.724 milioi euro) ordaindu ditu Googlek Motorola Mobility telefono mugikorren fabrikatzailea erosteko. Bi konpainietako zuzendaritzen erabateko adostasuna izan du salmentak, enpresa biek plazaratutako oharrean agertu dutenez.

Erosketa horren bidez telefono mugikorrentzako Android sistema eragilea indartu nahi du Googlek, bere gailu propioak sortzeko aukera izango baitu, eta Motorolaren milaka patenteez jabetuko baita. Horrekin batera, komunikazioaren merkatuan bere burua sendotu nahi du Googlek, bere gailuak  egiteko gaitasuna izanik Applerekin eta Microsoftekin buruz buru lehiatzeko aukera zabalduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.