Googlek Nexus 7 tableta merkaturatu du Euskal Herrian, denda digitalaren bidez

2012ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Google enpresak Nexus 7 tableta merkaturatu du Euskal Herrian, Espainian, Frantzian eta Alemanian. Aurretik,AEBetan eta Erresuma Batuan merkaturatu ditu. Asusek ekoitziko ditu tableta horiek, eta, oraingoz, Googleren webguneko dendan bakarrik eros daitezke. Irailaren 3tik aurrera, denda fisikoetan ere salduko dituzte. Android sistema eragilearen azken bertsioa du. 340 gramoko pisua du, eta zazpi hazbeteko bereizmen handiko pantaila. Tabletak dituen osagaiei dagokienez, 1,2 megapixeleko aurreko kamera du. 8 gigako tabletak 199 euro balio ditu.Hamasei gigakoak, berriz, 249 eurotan salduko dituzte. Googlek adierazi duenez, tabletaren prezioa Apple enpresaren iPad tabletarena baino merkeagoa da, merkeenak 399 euro balio baititu. Era berean, adierazi du 9 orduko iraupena duela Nexus 7aren bateriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.