2.420 milioi euro ordaindu beharko ditu AEBetako erraldoi teknologikoak, monopolioen aurkako legeak urratu eta lehia babesten duten arauak ez betetzeagatik. Bruselaren eta Googleren arteko borroka ez da hor geratuko. Kasuan frogatutzat jo dute Interneteko bilatzaileak merkatu nagusitasuna duela, eta enpresaren beste praktika batzuk ere horren arabera epaituko dituzte lehia arduradunek, zigor gehiagorako bidea zabalik utzita.
Jon Fernandez eta Xabier Martin BERRIAko Ekonomia saileko kazetariek azaldu dute gaia. Denboraldiko azken Ekonominutua da gaurkoa.