Gorabehera txikiak izan dira sindikatuen ordezkaritzan

ELA da nagusi Hego Euskal Herrian, 2003an pixka bat behera egin arren

Erredakzioa
2004ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Aldaketa gutxi izan dira 2003. urtean Hego Euskal Herriko ordezkaritza sindikalean. ELAk du oraindik gehiengoa, %36,12, apur bat behera egin badu ere (-%0,14). Delegatuen %20,47 CCOOkoak dira (+0,20). UGT da zerrendan hirugarren: delegatuen %18,2 bildu ditu, baina %0,22 egin du behera. LABek ordezkarien %15,32 ditu, 2002 amaieran baino %0,09 gehiago.

ELAk 517 ordezkari irabazi zituen iaz, eta 9.000 baino gehiago ditu dagoeneko, sindikatuko hauteskunde batzordeak emandako datuen arabera. CCOOk 359 delegatu irabazi ditu 2003an, LABek 254, eta UGTk 226. Eusebio Alberdik, ELAko hauteskunde-arduradunak, azpimarratu du datuak oso onak direla, sindikatuak negoziazio kolektiboetan azaldutako sendotasuna frogatzen dutelako. «CCOO eta UGT, aldiz, Jaurlaritzarekin bat egin dute eta akordioak merke saltzen ari dira».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.