Goratuk hiru tornu egingo ditu Brasilgo VSBrentzat
ELGOIBAR . Tornuak egiten dituen Elgoibarko (Gipuzkoa) Goratu enpresak hiru milioi euroko kontratua sinatu du Brasilgo VSB konpainiarekin. Hala, datozen bi urteetan Geminis motako hiru tornu egingo ditu VSBrentzat. Kalitate handiko hodiak egiteko balio dute tornu horiek. Guztira, 1.600 milioi dolarreko inbertsioa egingo dute VSBren lantegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu