Zipreko Banku Zentralak iragarri bezala, Laiki bankua banku txarra bihurtuko da. 100.000 eurotik beherako gordailu guztiak Cyprus Bank banku onera (herrialdeko lehen bankua da) pasatuko dira. Banku oneko bezero berankorren maileguak eta 100.000 eurotik gorako gordailuak, aldiz, banku txarrera.
Laikiren desegite ordenatuarekin 2.000 milioi aurreztuko lituzke Nikosiak. Beste 2.800 milioi Elizaren eta estatuaren ondasunekin eta pentsio funtsekin osatutako funts solidarioarekin. Eta 1.000 milioi gordailu handienen zergekin.