Presazko bilera izan dute gaur Espainiako Auzitegi Gorenean, Carlos Lesmes erakundeko presidentea buru zutela, joan den aste bukaeran sortutako iskanbilari irtenbide bat emateko xedez. Bilera horren ostean jakinarazi dute datorren azaroaren 5ean egingo dutela hirugarren salan osoko bilkura, eta hor erabakiko dela osteguneko edo ostiraleko auzitegiaren erabakietatik zein izango den doktrina ezartzen duena.
Auzitegi Gorenak prentsa oharrean azaldu du bi erabakiak direla finkoak: ostegunekoa, hipoteken gaineko ekintza juridiko dokumentatuen zerga bezeroek ez bankuek ordaindu behar zutela zioen hirugarren salaren epaia. Eta baita ostiralekoa ere, administrazioarekiko auzien salako presidente Luis Maria Diez-Picazok epai hori "eragin ekonomikoengatik eta sozialengatik" berrikusi egingo zela esaten zuen agiria.