Ekonomia

Greaves gaitzestea eskatuko dute EH Bilduk eta PSE-EEk bihar Eusko Legebiltzarrean

Kontsumobideko zuzendariak ez du atzera egin lehentasunezko akzioen inguruan esan zituenak azaltzeko legebiltzarrean egin duen agerraldian. "Ez zen unea ez lekua elkarrizketa hori egiteko", esan du soilik. UPDk dimisioa eskatuko du.

2013ko maiatzaren 22a
12:58
Entzun

PSE-EEk eskatuta izan da Greaves gaur Eusko Legebiltzarrean. Elkarrizketa batean esan zituenen inguruan azalpenak ematera deitu dute. Elkarrizketan esan zuen Fagorrek eta Eroskik zuzen jokatu zutela lehentasunezko akzioak saldu zituztenean. Gaur ez du atzera egin azalpenak emateko egindako agerraldian, nahiz eta Kontsumobidek bere ondorioetan dioen Fagorrek eta Eroskik ez zutela lehentasunezko akzioak saltzean garbi utzi betiko zela. "Ez zen unea ez lekua elkarrizketa hori egiteko", esan du soilik Greavesek bere adierazpenen inguruan galdetuta.

414 salaketa jaso ditu Kontsumobidek lehentasunezko akzioen auzian. Auzi horretan bitartekari lana Kontsumobidek egitea EAJk eta EH Bilduk adostu ondoren egin zituen adierazpen horiek Greavesek. Elkarrizketa horretan esan zituenak entzun ondoren kaltetuek esan dute ez dela Kontsumobide inpartziala bitartekari lana egiteko, eta agertu dela jada Fagorren eta Eroskiren alde. Argudiatu dute gertatutakoaren errudun horiek ere badirela, eta fiskalari ofizioz jarduteko eskatu diote. Eusko Jaurlaritzak, hala ere, Kontsumobideren bitartekaritza defendatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.