bizkaia

Greba egiten ari ez diren gasolindegietan, pikete informatiboen lan handiagoa

Sindikatuak gustura daude Bizkaiko gasolindegietako lanuzte mugagabearekin. Ostiralean ekin zioten protestari, lan hitzarmena berritzeko.

2012ko abenduaren 24a
13:26
Entzun

ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuek deituta, Bizkaiko gasolindegietan greba mugagabea egiten ari dira, baina ez guztietan, eta ELAk jakinarazi du lanuztea jarraitzen ari ez diren zerbitzuguneetan pikete informatiboen lan handiagoa egingo dutela, haiek ere batu daitezen protestara.

Ehunen bat gasolindegiri eragiten ari zaion grebari ekin zioten ostiralean. ELAk esan du erabatekoa dela jarraipena eta gustura daudela. Aeescam patronalaren esanetan, berriz, %60koa da.

Eroski eta Lantegi Batuak konpainiek kudeatzen dituzten gasolindegietan hitzarmen propioa daukate. Greban egon baina gutxieneko zerbitzuetan dauden gasolindegiak ere badira: bina gasolindegi Bilbon eta Zornotzan (A-8an), eta bana Arrigorriagan, Basaurin, Bermeon, Elorrion, Erandion, Gernikan, Sestaon eta Zamudion.

Sindikatuek azaldu dute protestarekin segituko dutela, eta pilota enpresen gainean dagoela.

Lan hitzarmena berritzeko patronalari presio egiteko ari dira greba egiten. Duela ia urte bi iraungi zen aurreko lan ituna, eta sindikatuak beldur dira lan merkatuaren erreformaren ondorioz lan baldintzak hondatuko ote zaizkien.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.