Greba eguna da Baionako Familien Laguntza Kutxan
BAIONA. CFDT eta CGT sindikatuek deiturik, greban daude Baionako CAF, Familien Laguntzarako Kutxako langileak.Lanpostuen mantentzea, lan sarien emendioa, lanbidearen ezagupena eta epe luzerako kontratuak eskatzen dituzte grebalariek. Otsailaren 5ean sindikatuen eta Frantziako Gobernuaren arteko bilkura egingo dela eta, aldarrikapen hauek entzunarazi nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu