Langileen greba asko luzatzen ari zela eta, Pferd Ruggerberr enpresaren (Caballito) Gasteizko lantegia Europa ekialdeko herrialderen batera eramango zutela adierazi zuen iazko ekainaren 21ean gerenteak.
Adierazpen horien aurka salaketa jarri zuen enpresa batzordeak, eta Arabako gizarte arloko auzitegiak arrazoia eman dio: gerenteak greba eskubidea urratu zuela erabaki du, eta, ondorioz, zigortu egin du Caballitoko zuzendaritza. Greban ziren langileetako bakoitzari 6.000 euroko kalteordaina eman beharko dio.
Duela 16 hilabete hasi zen Caballitoko lan gatazka. Enpresa batzordeak proposamen berria egin zion joan den astean zuzendaritzari, eta ekimen horren bidez arazoa konpontzea espero dutela agertu dute.
Lan gatazka
Greba eskubidea urratu zuelako langileei kalteordaina eman beharko die Caballitoko zuzendaritzak
Arabako gizarte arloko auzitegiak zigorra ezarri dio Caballito enpresako zuzendaritzari, iazko ekainaren 21ean gerenteak lanuztean ziren langileen kontra egin zituen adierazpenak tarteko greba eskubidea urratu zuela iritzita. Zehazki, 6.000 euroko kalteordaina eman beharko dio lanuztean ziren 144 langileetako bakoitzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu