Greba eta manifestazio eguna gaur Iparraldean
BAIONA. Sektore publikoko langileak eta pribatuko hainbat adarretakoak grebara deituta daude gaurko Ipar Euskal Herrian. Frantziako Gobernuaren politika ekonomikoa eta erretretan egin nahi dituen erreformak salatu nahi dituzte grebaren bidez. Baionan, gainera, manifestazioa izango da 10:30ean, tren geltokitik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu