Greba Euskal Herriko eta Europako portuetan

Erredakzioa
DONOSTIA
2003ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Astelehenean eztabaidatuko da Europako Legebiltzarrean Portu Zerbitzuetarako Sarbideari buruzko Direktiba, eta haren kontra azaldu diren Europako sindikatuek deituta, grebak egingo dira egun berean Europako portu guztietan, baita Euskal Herrikoetan ere.

Onartu nahi den direktiba horren bitartez, marinelek eskubidea izango lukete itsasontzietako karga eta deskarga lanak egiteko. Zamaketariak beldur dira neurri horren ondorioz euren lanpostuak desagertuko ote diren.Grebarako deia egin zuten atzo LABek eta UGTk. LAB-Itsasoaren arabera, lanuztea da «sektoreak exijitzen duen kalitatearekin eta gaitasunarekin konpromisoa duen giza talde baten aurkako erasoa» gaitzesteko modurik eraginkorrena. Halaber, prest azaldu da azken urteotan zamaketariek eskuratu dituzten lan baldintza hobeak defenditzeko.LABek salatu duenez, zenbait enpresak bultzatu egiten dute Bruselaren arau berria, bere iritziz, «zamaketariak alde batera utzita, kostuak murriztu ditzakete eta». Horrek, «sektorean eraginkortasun, profesionaltasun eta segurtasun galerak ekarriko ditu», nabarmendu du sindikatu abertzaleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.