Lan itunak

Greba gehiago iragarri dituzte Urnietako eta Irungo IATetan

Langileek salatu dute ez dela lan itun berriaren gaineko aurrerapausorik egon, eta "laster jakinaraziko diren egunetan" greba gehiago egingo dutela

Berria.info
2013ko apirilaren 5a
18:20
Entzun

Martxoaren 25ean egin zuten negoziazio bilera TUV Rheinland Iberica konpainiako zuzendaritzak eta langile batzordeak Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, baina ez zuten adostasunik lortu. Langile batzordearen arabera, zuzendaritza ez dago prest gaur lehengo lan hitzarmenak biltzen zituen lan baldintzei eusteko. 2011ko abenduaren 31n iraungi zen lehengo lan ituna. 

Otsailean 56 greba egun iragarri zituzten langileek, eta dagoeneko zortzi egin dituzte. Aurrerantzean ere gehiago egingo dituztela jakinarazi dute, eta protestan jarraituko dutela orain arteko baldintzei eustea lortu arte. Urnietako eta Irungo IATetako langileek aitortu dute jabetzen direla bezeroei eragindako arazoez, eta euren egoera "ulertzeko" eskatu diete, eta euren jarrera "babesteko". Nolanahi ere, azaldu dute astelehenetik aurrera normaltasunez ariko direla lanean, hurrengo greba egunen datak zehaztu arte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.