Greba, igandean saltokiak irekitzearen aurka
IRUÑEA. Urtarrilaren 3an irekita egongo diren saltegietako langileak grebara deitu dituzte Nafarroako ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk. Egun horretan eta hilaren 4an izango da protesta. Halaber, beste hainbeste egingo dute 2010ean saltegiak irekitzea baimenduta dagoen jaiegun guztietan. Egun horietan lan egiteak langileen bizi maila okertzen duela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu