Greba mugagabea Inasan, lan baldintzak aldatzearen aurka
Irurtzungo Inasa enpresako langileek mugagabeko greba hasi zuten atzo, zuzendaritzak lan itunean adostutako lan baldintzak aldatu nahi dizkielako, besteak beste, soldata %35 jaitsi. LABek langile batzordean duen ordezkari Fernando Carrionek adierazi duenez, gustura daude langileek grebarako deiari eman dioten erantzunarekin. Lehen egunean jarraipena %100ekoa izan zela ziurtatu du. Atzo egindako bileran, Nafarroako Industria kontseilari Lurdes Goikoetxeak greba bertan behera uzteko eskatu zien Inasako langileei, maiatzaren 17an zuzendaritzarekin berriz biltzen diren arte. Langileek, ordea, ezetz erantzun diote, bozketan erabakitakoa egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu