Bilera bat egin dute enpresako ordezkariek eta langile batzordeak. Lantegia ixteko erabakia atzeraezina dela adierazi diete langileei, eta horiek jakinarazi dute greba mugagabea hasi dutela zuzendaritza bideragarritasun plan bat negoziatzera eseri arte (bideoa: Ahotsa.info).
[Youtube]http://youtu.be/R4364DYe8MI[/Youtube]
Iragan astean jakinarazi zieten langileei planta ixteko asmoa. 191 behargin geratuko lirateke lanik gabe. Ez da Faureciak itxiko duen lantoki bakarra. Iragan astean jakinarazi zuen ekainean Bretainian Redongo fabrika itxiko duela. Duela berrogei urte 1.100 behargin zeuden, eta egun 36 baino ez. Nafarroan entzun den argudio bera erabiliz, CGTk salatu du Faureciak lantoki hori "hiltzen utzi" duela.
Munduan lau ibilgailutik batek Faureciaren ekipamenduak ditu, eta taldea 34 herrialdeetan dago presente. Hego Euskal Herrian bost planta ditu: Gasteizen bi eta Iruñerrian hiru —Orkoienen, Berriobeitin eta Burlatan—. Euskal Herrian, automobil eserlekuak, emisioen kontrol teknologikoa eta ibilgailu barruko sistemak egiten ditu.