GREBA OFIZIALA DA NAFARROAN ERE

2009ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Bezperan Bilbon bezalaxe, atzo Iruñean ere ofizial egin zuen grebarako deialdia Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak. Esteban Muruamendiaraz (Hiru), Pilar Redondo (EILAS), Xabier Barber (ESK), Igor Arroyo (LAB) eta Mitxel Lakuntzak (ELA) Lan Sailean erregistratu zuten deialdia. Lakuntzaren arabera, «okerren daudeni» elkartasuna adierazteko eta «patronalaren txantajeari» aurre egiteko eguna izango da maiatzaren 21a. Arroyok ziurtatu duenez, beste sindikatuetako kideak eta afiliaziorik gabekoak ere ados daude greba egitearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.