Ekonomia

Greba orokorraren deialdiak atxikimendu ugari jaso du dagoeneko

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuen arabera, orain arte 785 lantokitan erabaki dute hilaren 21eko deialdia jarraitzea.

2009ko maiatzaren 11
18:29
Entzun
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek maiatzaren 21erako (osteguna) Hego Euskal Herrira egindako greba orokor deialdiak atxikimendu ugari jaso du dagoeneko, antolatzaileen beraien arabera. Hainbat lantokitan lehengo ostiralean batzarrak egin zituzten, eta "datuek argiro erakusten dute euskal gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorra atxikipen ugari eta zabala eskuratzen ari dela sektore eta lurralde guztietan".



Orain arte 785 lantokik erabaki dute deialdia jarraitzea, sindikatu haiek diotenez. Lurraldekako datuak: Araban 75ek, Gipuzkoan 327k, Bizkaian 278k eta Nafarroan 105ek.

"Aipagarrariak" dira, kasu, Enpresa eta Pertsonalaren batzordeek Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udaletxeetan emandako baiezkoa edota Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietan emandakoa.

Gizarte zerbitzuetako babesak: Quavitae eta Caser Gasteizen; Gurutz Gorriko ospitalea, Virgen Blanca, gorabide, Aspaldiko eta Guimon Bizkaian; Aita Menni, Asuncion, Poliklinikoa, Quiron eta Matia Gipuzkoan; eta Nafarroan Amma Taldea, Aita Menni Klinika eta CEE Aspace.

Irakaskuntza publikoan San Fermin Iruñeko ikastolak greba egingo du, Jesus Obrero Gasteizko ikastetxeak, Santo Tomas Lizeoa Donostiako ikastolak, Kalasanzio Bilbokoak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.