Osteguneko greba orokor deialdiaren gaineko mahai-ingurua egin dute gaur goizean BERRIA.INFOn. Zuzenean ikusteko aukera izan da, BERRIA TBren bitartez.
Jakes Goikoetxea BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak gidatu du saioa, eta gonbidatuen artean izan dira Joseba Villareal ELA sindikatuko Negoziazio Kolektiboko arduraduna, Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko Ekintza Sindikaleko arduraduna eta Koldo Irurzun EHUko Lan Harremanen Eskolako irakaslea.