Greban daude Garcia Villaloboseko langileak
ETXEBARRI. Kaleratutako lau lankideak berriz hartzeko eskatzeko, herenegundik greban daude Etxebarriko (Bizkaia) Transportes Garcia Villaloboseko langileak. Zuzendaritzak grebarako eskubidea urratu diela salatu dute. Haien arabera, enpresa beste lantegi batzuetara ari da desbideratzen ekoizpena eta kanpoko langileak ari da hartzen grebalarien lana egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu