Lan gatazka

Greban parte hartu duten langileak kaleratu egingo dituztela ziurtatu du Caballitoko gerenteak

Caballito enpresaren produkzioaren zati nagusia Ekialdeko Europara eramateko asmoa ez dela mehatxua, "atzera bueltarik ez duen erabakia" baizik adierazi du Jose Ignacio Gonzalez gerenteak. Ildo horretatik, greban parte hartu duten langileak "kaleratuak izateko zorian" daudela esan du, eta hitzarmenaren aldeko protestek iraun duten zortzi hilabeteetan "ELAk ordaindutako oporretan" egotea egotzi die. Hain zuzen ere, kritika gogorrak egin dizkio Gonzalezek ELAri: sindikatu horren xedea ez dela langileen defentsa esan du, asmo politikoak dituela iradokiz. Enpresa Batzordea gaur arratsaldean bildu da, eta gerentearen hitzak indarrezko mehatxuak direla salatu dute. Ez dute greba bertan behera uzteko asmorik, eta gerentearen hitzak legez kanpokoak direnez Justiziaren esku jarriko dituztela azaldu dute.

2004ko ekainaren 22a
19:10
Entzun
Caballitoren produkzioaren zati handiena Europako Ekialdera eramateko erabakiak dagoeneko ez duela atzera bueltarik ziurtatu du Gonzalezek. Halaber, lanuztean parte hartu ez duten 85 langileei lanpostua bermatuko dietela esan du, baina, aitzitik, greban egon diren 140ak kaleratu egingo dituztela.

"Zortzi hilabete daramatzaten ELAK ordaindutako oporrak egiten. ELAk finantziatzen ditu, eta sindikatu horrek langileen defentsarekin zerikusirik ez duten helburuak dituenez, ez dakigu jende horrek noiz nahiko duen lanera itzuli; edo lanera itzuli nahiko duten. Beraz, enpresak ja ez ditu greban dauden pertsona horiek kontuan hartzen, ez direla langileak erakutsi baitute".

Dagoeneko Europa Ekialdeko lantegi berriaren diseinuan ari direla lanean azpimarratu du Gonzalezek.

Caballitoko langileen gehiengoak 8 hilabete egin ditu greban, "bidezko lan hitzarmen baten alde".

Grebak jarraitu egingo du

Enpresa komiteak batzarra egin du arratsaldean, eta enpresak egindako hitzak indarrezko mehatxu bat direla azpimarratu dute. Gainera, greban dauden langileak kalera botatzea legez kanpokoa dela diote, eta Fiskaltza jakinaren gainean jarriko dutela diote.

"Faltsukeriei" erantzuten ez direla hasiko esan du Caballitoko langile batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.