Presio eta mehatxu gisa ulertu dute langile grebalariek patronalaren neurri hori, baina, hala ere, grebarekin aurrera jarraituko dutela berretsi dute gaurko batzarrean. Caballitoko langileen artean 140 bat dira protestekin bat egin dutenak, eta 85 inguru lanean dabiltzanak. 85 horiek lanpostua bermatuta dutela ziurtatu du zuzendaritzak.
Gasteizko Caballito Alemaniako multinazional bateko lantegia da, eta disko urratzaileak egiten ditu.
Lan gatazka
Grebarekin aurrera jarraitzea erabaki du Caballitoko langileen batzarrak
Zuzendaritzaren erabakiari kasurik egin gabe, grebarekin aurrera segitzea erabaki du Gasteizko Caballito enpresako langileen batzarrak. Hain zuzen ere, gaur arratsaldean egin duten bilera. Lan hitzarmenaren inguruko tira-birak direla eta, Caballitoko langileen gehiengoak zortzi hilabete egin ditu dagoeneko greban. Ondorioz, produkzioaren zati nagusia Europa ekialdera eramatea eta grebalariak kaleratzera erabaki du enpresa zuzendaritzak. Aitzitik, lanuztearekin bat egin ez duten langileei lanpostua bermatuko diela agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu