greba orokorra

Grebarekin bat egin du Gipuzkoako Aldundiak

Diputazioko kargu politikoek ez dute lanik egingo etzi. Lan erreformak prekarietatea eta bazterketa areagotu ditzakeela uste du. Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatu du.

2012ko martxoaren 27a
20:04
Entzun

Osteguneko greba orokor deialdiarekin bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak (Bildu), Diputatu Kontseiluaren gaurko bileran erabaki duenez, eta, beraz, Diputazioko kargu politikoek greba egingo dute etzi. Sindikatuek deitu dute lanuztea, Espainiako lan erreformaren aurka.

Aldundiaren ustez, "erreforma hauek ongizate estatuaren aurkako neurriak dira, eta prekarietatea eta bazterketa areagotzea baino ez dute ekarriko. Azken batean, eskubideen murrizketa ekarri dute".

Bera esparru instituzionalean ere lan erreformaren aurka ari dela adierazi du, "murrizketa politiken kontra eta kalitatezko zerbitzu publikoen alde". 

Euskal Herriak bere etorkizuna eraiki behar duela dio, "erabakiak hartzeko ahalmena eta eskumena izan behar ditu, kanpoko inposiziorik gabe. Euskal Herriak burujabetza behar du eta osteguneko greba hori aldarrikatzeko pausoa izango da".

CCOO eta UGTren manifestazioa eta datuak

EAEko CCOO eta UGTk grebaren alde manifestazioa egin dute gaur, Bilbon.

Nafarroan, berriz, bi sindikatuek adierazi dute herrialdeko 300 enpresatako 1.500 langile ordezkarik grebari atxikimendua agertu diotela, eta horiek 150.000 behargin ordezkatzen dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.