Grebaren aurretik, manifestazioa Bilbon

2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Martxoko grebara deitu aurretik, grebaren deitzaileek eta beste hainbat gizarte eragilek beste mobilizazio handi bat antolatuta zeukaten administrazioen murrizketen kontra: manifestazioa, Bilbon, otsailaren 25erako. Manifestazio hori lan erreformaren kontrako protesta ere bihurtuko da. Berez, manifestazioa otsailaren 8an egin behar zuten, baina atzeratu egin zuten, elurtearen ondorioz.

Manifestazioaren bidez, gobernuen neurriek herritarren eskubideei erasotzen dietela salatu nahi dute. Horretaz gain, hainbat eskera egingo dituzte: besteak beste, murrizketak bertan behera uzteko, gizarte gastua handitzeko eta gizarte zerbitzu publikoak, kalitatezko enplegua eta bidezko zerga politika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.