Greziak %4,68an saldu ditu sei hilerako letrak
ATENAS. Grezia zorra oso garesti ordaintzen ari da. 812,5 milioi euro jaulki zituen atzo sei hilabeterako letretan, eta %4,68ko interesa ordaindu behar izan zuen. Dirua behar du, abuztuaren 20an 3.200 milioi euro bueltatu behar dizkie inbertitzaileei. Diru hori bueltatzeko epe motzeko zorra erabili nahi du. 6.000 milioi euro jaulkiko ditu abuztuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu