ekonomia

Greziak alokagai ditu poliziak

Krisiaren aurkako protestengatik segurtasun alorreko kostuak igo egin direla eta, gobernuak diru sarrerak handitu egin nahi ditu horrela.

2012ko apirilaren 9a
17:19
Entzun

Krisi ekonomikoak estututa dela, Greziako Gobernuari ideia berri bat bururatu zaio diru sarrerak handitzeko: bere poliziak alokagai jarriko ditu. Polizia batengatik ordu baterako 30 euro ordaindu beharko dira; Poliziaren auto bategatik, berriz, orduko hamar euro. Diru sarrera horiek Poliziaren ekipamendu eta azpiegitura kostuetarako erabiliko ditu.

Noiz alokatu ahal izango dira Greziako Poliziaren zerbitzuak? Hiritarren Babeserako Ministerioaren arabera, lehergaiak eta material arriskutsuak, balio handiko gauzak, artelanak eta dirua babesteko kasuetan, baina baita segurtasun indar pribatuak entrenatzeko eta filmetan edota telebista serietarako lanetan parte hartzeko ere. "Kontua ez da edozeinek telefonoa hartzea eta poliziak alokatzea ere", esan du Polizia arduradun batek.

Gobernuak otsailetik du asmo hori, baina orain arte ez zen jakina. Lege proposamen bidez onartu nahi du. 

Exekutiboak dio segurtasunaren alorrean gero eta kostu handiagoak dituela, Grezian krisia dela-eta ugaritu egin baitira herritarren protestak. Atenasko Udalaren arabera, hiriburuan eguneko hiru manifestazio izaten dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.