Ekonomia

Greziak aurtengo eta datorren urteko konpromisoak ezingo dituela bete aitortu du

Europako aginatariek, ordea, horrek ez duela diru-laguntza etengo adierazi dute.

2011ko urriaren 3a
16:19
Entzun

Greziako Gobernuak atzo gauean jakinarazi zuenez, ezingo ditu aurtengo eta datorren urterako hartu zituen konpromisoak bete. Europako Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak ezarritako helburuak ziren konpromiso horiek, eta azken hilabeteetan murrizketa latzak egin dituen arren, ez da iritsiko eskakizuna betetzera. Atzo 2012ko aurrekontuen zirriborroa onartu zuen Gobernuak, eta horrekin ez dira konpromisoak beteko.

Murrizketa neurri berriak onartu zituen ezohiko bileran Greziako Gobernuak, eta 6.600 milioi euro gehiago aurreztuko ditu. Administrazioan egin ditu azken murrizketak. 30.000 funtzionariok urtebetez soldataren %60 jasoko dute soilik, eta beste lanik aurkitu ezean, kalera botako dituzte.

Euroguneko Ekonomia ministroak gaur Luxenburgen daude bilduta, eta Greziaren konpromisoak nola betetzen ari diren aztertuko ditu. Hori eginda, bigarren erreskatea ixten saiatuko dira. Hala ere, laguntzaren beste 8.000 milioi euro eman aurretik Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak Atensera egin duten bisitaren emaitza zein den itxarongo dute.

 

Lotu beharreko azken gaiak sektore pribatuaren parte-hartzea eta FInaldiak Greziari bigarren erreskatean parte hartzearen truke eskatzen dizkion bermeak dira. Zenbait egunkariren arabera Alemaniak eta Herbehereek sektore pribatuaren parte-hartzea %50ekoa izatea nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.