Greziak oraindik ez du akordiorik egin bankuekin
ATENAS. Greziako Gobernua eta Nazioarteko Finantza Institutua (IIF) —Atenasen hartzekodun diren bankuak ordezkatzen dituen erakundea— zorraren zati handi bat barkatzearen inguruan negoziatzen ari dira oraindik, baina, oraingoz, ez dute akordiorik lortu. Atenasi lehenbailehen ados jartzea komeni zaio, horrek bigarren erreskatea jasotzen hasteko aukera emango liokeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu