Greziak poliziak alokatuko ditu, diru sarrerak lortzeko

Polizia publikoak kontratatu ahal izango dira lan pribatuak egiteko, orduko 30 euro ordainduta

Erredakzioa
2012ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Grezian herritarrek eta enpresek poliziak kontratatu ahal izango dituzte ondasunak edo materialak zaintzeko: lehergaiak edo material arriskutsuak, balio handiko objektuak, bitxiak, artelanak, dirua... Baita segurtasun indar pribatuei ikastaroak emateko ere. Eta filmetan edo telesailetan agertzeko.

Greziako Gobernua muturreraino eramaten ari da gastuak murrizteko eta diru sarrerak lortzeko politika. Finantza eta Herritarren Babeserako ministerioek poliziak eta beren ibilgailuak alokatu ahal izatea onartu dute. Gobernuak esan du lan horiek ez dutela ohiko lana oztopatuko.

Prezioak zehaztu dituzte: besteak beste, polizia baten lanordu bakoitzagatik, 30 euro, eta helikopteroagatik, 1.500 euro. Diruarekin, Poliziaren «material eta azpiegitura gastuak» ordainduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.